Martitzenean hasiko dira San Antonioko 6, 8 eta 10 zenbakiak botatzen

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mai. 1a, 10:13

6, 8 eta 10 zenbakiak botako dituzte. Parean dagoeneko espaloi berria egin dute.

Aste honetan hustu egin dituzte hiru etxebizitzok datorren astean eraisteko. Horrekin batera, ingurunea txukuntzeko zenbait lan ere egin dituzte egunotan: eraitsiko dituzten etxeen pareko espaloia zabaldu eta oinezkoendako zebrabidea marraztu, zehazki. Martitzen goizean errepidea itxita egongo da.

Erreka ondoan dauden 6, 8 eta 10 zenbakiak hustu eta gero, astelehenean eraisten hasteko prestaketa lanak egingo dituzte, hau da, ingurua hesitu, edukiontziak lekuz aldatu, eta makineria lekura eraman.

Hori egin ondoren, martitzenean hasiko dira eraikinak botatzen. Ondorioz, errepidea itxi egingo dute 09:00etatik 13:00etara ibilgailuendako. Oinezkoen kasuan, asteon egin duten espaloi berritik pasatzeko aukera izango dute.

Hiru bat asteko lana

Eraikinen goiko pisuak botata, errepidearen errei bat irekiko dute eta trafikoa bi noranzkoetan txandakatu egingo da.

Lanok hiru bat aste irautea aurreikusten du Udalak. Eraikina bota eta gero, bi metroko zabalera izango duen hormigoizko espaloia egingo dute, behin behinerako izango den arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak