Kataluniako ahotsak bihar, zapatua, Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan

Txomin Madina Milikua 2015ko mai. 1a, 10:19

Orfeo de Sabadellekoak, kontzertuan.

Aritzeta abesbatzak gonbidatuta, hamasei piezaz osatutako kontzertua eskainiko du Orfeo de Sabadellek 20:00etan hasita.

Aritzeta abesbatzakoak 2013an izan ziren Katalunian abesten, eta asteburu honetan Orfeo de Sabadellekoak izango dira bisita bueltatu eta Bergaran kantatuko dutenak. Hala, bihar, zapatua, 20:00etan, kontzertua eskainiko dute kataluniarrek udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Hamasei doinu

1904an sortutako taldea izanda, ibilbide luzea du Orfeó de Sabadellek, eta Bergarakoa izango da Euskal Herrian eskainiko duten kontzertu bakarra. Francesc d’Assis Pagesen zuzendaritzapean hamasei pieza abestuko dituzte zapatuan. Prestatu duten programari dagokionez, besteak beste, J.S. Bachen, Franz Schuberten eta Johannes Brahmsen doinuak abestuko dituzte, baina baita hainbat doinu kataluniar ere. Non abestuko duten kontuan hartuta gainera, euskal musikari ere egingo diote keinurik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak