"Kapitalismoaren TTIP bezalako akordio antisozialak" salatu dituzte Sortuk eta LABek

Eneko Azkarate 2015ko api. 30a, 10:14
Permach eta Salegi, Bergarako Irizar jauregiko hitzaldi aretoan.

Egoera ekonomiko eta soziala berbeta gai izan dute Maiatzaren Lehenaren atarian Bergaran. LAB sindikatuak antolatuta, Sortuko Joseba Permach eta LABeko Mikel Salegi aritu dira. TTIP Akordioa izan dute aztergai, hain justu ere, Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkatu libreko TTIP akordioak herritarrongan izango dituen ondorio eta eraginak azaldu dituzte.

Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa da TTIP deritzona. Eta "antisozial" moduan definitu dute akordio hori Permachek eta Salegik. Izan ere, salatu dutenez, "estatuei eta erakunde publikoei lege eta arau propioak erabakitzeko boterea kentzen zaie eta multinazionalei eman". Honen inguruko azalpenak eta tratatuaren edukiak azaltzen saiatu dira biak ala biak. Komunikabideetara eta herritarrengana oso informazio gutxi zabaltzen ari dela ere salatu dute. Akordio hau "prozesu luze baten ondorio" dela, baina oso "modu isilean" eramaten ari direla esan dute.

Maiatzaren Lehena dela-eta, bi hizlariek eta LABek, oro har, zera ekarri dute gogora: "Kapitalismoak TTIP bezalako akordio antisozial berriak onartu nahi dituen momentu honetan lana eta borroka biderkatzeko garaia dela uste dugu. Horregatik, egunero maiatzak 1 da guretzat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak