Ekintzailetasunari buruzko hitzaldi zikloa hasiko dute Laboratoriumen

Eneko Azkarate 2015ko api. 29a, 20:00

Laboratorium museoaren ateak ekainean irekiko badituzte ere, Laboratoriumen jarduera programa abian jarriko dute datorren astean. Herritarrekin bisita gidatuak egin dituzte azken asteetan, eta berbaldi zikloa hasiko dute orain. Amailo Reyk emango du lehen berbaldia datorren martitzenean, maiatzaren 5ean.

Laboratorium museoa udalerriari zein gizarteari oro har ekarpena egin nahi dion gizarte museo bat da, "tresna bizi eta ireki bat", Bergarako Udaletik adierazi dutenez. Museoaren ardatza da "hezkuntza, ikerketa eta horietatik eratorritako berrikuntzak krisialdietan eta aldaketa garaietan arrakastaz aurrera egiteko funtsezko bitartekoak direla helaraztea", besteak beste.

'Berrekin, Berregin' ekintzailetasun sozialerako formazio programa

Horregatik guztiagatik, urtean zehar jarduera edo ziklo ezberdinak antolatzea aurreikusten dute eta aurtengo udaberrirako, hasteko, hitzaldi zikloa antolatzen ari dira. Hitzaldi ziklo honetan parte hartuko duten hizlariak Berrekin, Berregin ekintzailetasun sozialerako formazio programan parte hartuko duten irakasleak dira.

Lehenengo hitzaldia datorren martitzenean izango da. Ekintzailetasun soziala izango da gaia eta hizlaria Amalio Rey, Emotools-eko sortzaile eta zuzendaria. Maiatzaren 5ean, martitzenean, izango da, 18:00etan, Laboratoriumeko egoitzan, Errekalde Jauregian; bigarren solairuan. Hitzaldiaren izenburua: Emprender en lo social (y politico): una mirada desde el realismo humanista. Gaztelaniaz jardungo du Amalio Reyk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak