'Egubakoitzak teilatupian' ekimena Bergarako gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko mai. 2a, 17:00

Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren bost edizio arrakastatsuen ostean, gaztetxeko kideek pauso bat gehiago eman gura dute, orain arte musika oinarri izan duen egitarauan askotariko diziplinei lekua eginda.

Datorren astean estreinatuko dute Egubakoitzak teilatupian, eta, orain arte moduan, Kartzela Zaharreko patioa kandelekin eta faroltxoekin apainduko dute.

Gaztetxean bakarrizketa saioak egin izan dituen Aitor Navarrok zuzentzen duen DKdencias taldeak zabalduko du egitaraua. "Lan berria da; ez da, baina, umorezkoa. Hurrengoan, argazkigintza, literatura eta musika uztartzen dituen ikuskizuna izango dugu hasteko, eta film laburren emanaldia ondoren. Hirugarrenean, herriko jaiak izango direnez, salto egingo dugu, eta azkenekoan, Txapa Irratiak antolatu duen helduentzako ipuin saioa egingo du Amaia Arriaran bergararrak. 22:00etan eta hiru euroren truke izango dira guztiak", azaldu du Ainhoa Narbaitzak, gaztetxeko kideak, eta zera gaineratu: "Ekainean hamabosgarren urteurrena ospatuko dugu, eta motorrak berotzeko datoz maiatzerako antolatutakoak. Askotariko eragileekin egitarau oparoa ari gara prestatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak