Bergararrok banator! Badatoz Pentekostiak! izenburuko kartelarekin irabazi du 2015eko Bergarako Pentekoste Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Aitor Zengotitabengoak. Irabazleak 400 euroko saria eskuratuko du, Bergarako Udalak banatzen dituen bonoetan, Bergarako komertzio guneetan trukatzeko. 23 lan aurkeztu dira guztira aurtengoan eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.