Herri programa etxerik etxe banatzen hasi da EH Bildu

Eneko Azkarate 2015ko api. 28a, 13:27
Bergarako EH Bilduko kideak, Telesforo Arantzadin irekitako lokalean, herri programa eskuetan dutela.

Bergarako EH Bilduk maiatzaren 24ko hauteskundeetarako prestatu duen herri programaren etxerik etxeko banaketari ekin dio. Koaliziotik adierazi dutenez, azkeneko hilabeteetan, "herritar sektore zabalekin" egindako prozesu "parte-hartzailetik" ateratako ondorioekin eta herri elkarteekin egindako harremanetatik jasotako ekarpenekin, EH Bilduk Bergaran hurrengo urteetan garatu nahi duen "egitasmo politikoa eraiki" du.

Koalizioak lehentasunezko hiru lan eremu definitu ditu hurrengo urteetarako Bergaran: enplegua eta Bergararen garapen ekonomikoa; ingurumena eta gizarte ongizatea. Horiek dira EH Bildurentzat eta era berean koalizioaren ustez bergararrentzat ere "lehentasunezko lan esparruak". Hiru lehentasun hauetan egin beharreko lana zehazteaz gain, "beste hainbat esparrutan koalizioak egiten dituen proposamenak ere zehazten dira banatuko den herri programan" diote koaliziotik.

Hurrengo urteetan "Bergaran egingo dugun ibilbidearen garrantziaren jabe" izanik, EH Bilduk etxez etxe banatuko ditu bere proposamenak, hauen inguruko ezagutza eta eztabaida soziala egin nahirik.

EH Bilduk hurrengo urteetarako "ekintza programa zabal eta sakona" zein "gaitasun handiko lan taldea" aurkeztu ditu; Bergaran "aurrera urratsak emateko lan talde prestatua". Eta honen adibidea da EH Bilduren herri programa bera, EH Bilduren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak