Joseba Permach (Sortu) eta Mikel Saralegiren (LAB) berbaldia gaur Irizarren

Jon Berezibar 2015ko api. 28a, 12:15
Joseba Permach eta Mikel Saralegi.

Maiatzaren 1aren aldarrikapenen harira, egoera ekonomiko eta sozialari buruzko hitzaldia antolatu du Bergarako Ezker Abertzaleak gaur (19:00etan Irizar jauregiko ganbaran). Zehazki, aztergai izango dute Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek elkarrekin sinatutako Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa. Hura baztertu eta hitzarmenaren izaera "antisoziala" salatzeko azalpenak emango dituzte, besteak beste. 

Berbaldiarekin batera, herritarrei barikuan Eibarren (Untzaga, 12:00) mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egiten diete. Bazkaria ere egingo dute Eibarren bertan (txartelak Arranon salgai).

Deialdia (Bergarako Ezker Abertzalea):

PREKARIETATEAREN KONTRA EH BORROKAN

Bergarako Ezker Abertzaleak maiatzaren 1ean langile eta herritar guztien eskubide sozialen defentsan kalera irtetzeko deia egiten die herritarrei. Euskal Herrian eta Bergaran bizi dugun egoera sozial eta ekonomikoa larria dela uste dugu: langabezia tasa altua, lan baldintzen prekarizazioa, zerbitzu publikoen kalitatearen gainbehera, etxegabetzeak, dirua proiektu anti-sozialetan xahutzea, ustelkeria,emakume eta gazteon egoera are eta larriagoa...

Egoera ez da zerutik erori zaigun maldizio bat. Egoerak erantzule zehatzak ditu, politika ekonomikoak elkarrekin diseinatzen dituzten botere ekonomiko (Multinazional naiz banketxeak) eta gobernuak ( Bruselas, Madril eta Gasteizkoak). Hauek dira, aberatsak aberatsago bilakatu eta langileok prekarietatera kondenatzen gaituztenak; hauek dira bankuak herritarron diruarekin erreskatatu eta herritarrak gure etxeetatik botatzen gaituztenak; hauek dira, hezkuntzan zein osasunean murrizketak egin  eta diru horrekin AHT bezalako obra faraonikoak egiten dituztenak; hauek dira AP-1 autopistako diruak beraien artean banatu dituztenak. Sistema kapitalistak gure bizi baldintzak suntsitzen ditu eta berau kudeatzen duten alderdiak PP eta PNV erabat ustelduta daude, egunero ustelkeri kasu berriak argitaratzen direlarik. 

Ezker Abertzalearen ustez, mobilizazioa, ideien borroka eta alternatiba berrien eraikuntza da langile eta herritarron bizi baldintzak hobetzeko bidea: politika injustuen aurka kalean mobilizatu; sistema kapitalistaren ideia atzerakoi eta anti-sozialen aurrean balore aurrerakoi eta sozialak landu; bizimoduaren prekarizazioaren aurrean alternatibak eraiki. Lantoki bakoitzean irabazitako borroka txiki bakoitzak; ideien borrokan sistemari irabazitako eremu bakoitza; eraikitako proiektu alternatibo bakoitzak balio du sistematik askatu eta herri berria eraikitzeko.

Hamarkadatako esperientzia dugu sistemari aurre egin eta alternatibak eraikitzen. Horregatik gara, krisiari hobekien aurre egin diogun eskualdea. Kapitalismoak TTIP bezalako akordio anti-sozial berriak onartu nahi dituen momentu honetan lana eta borroka biderkatzeko garaia dela uste dugu. Horregatik, egunero maiatzak 1 da guretzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak