Alai taldeak bihar 19:00etan abestuko du

Imanol Gallego 2015ko api. 24a, 17:09

Alai taldeko kideak.

Herriko gainontzeko kultura taldeek egin duten moduan, Alai taldeak ere San Pedro parrokiako Stoltz-Freres organoaren aldeko kontzertua eskainiko du.

Alai taldeko kideak, baina, ez dira San Pedron bakarrik egongo, Bergarako Orkestra Sinfonikoko hari-taldeak ere emanaldia egingo du-eta. "Nork bere emanaldia egingo du, baina sorpresatxo bat prestatzen ari gara", aurreratu du Alai taldeko kide Aitor Erañak.

Abesti ezagunak

Alai taldeak irekiko du biharko errezitaldia. Denera, ezagunak eta herrikoiak diren hamalau abesti kantatuko dituzte. Haien ostean, Orkestra Sinfonikoko hari-taldeak Alfredo Gonzalez Chirlaqueren eta Benito Lertxundiren partitura ezagunak joko ditu.

Kontzertu bikoitz horretarako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte parrokian bertan, eta batutako dirua San Pedron dagoen Stoltz-Freres organoa konpontzera bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak