Bertsolaritzan bezala, musikarekin ere inprobisa daiteke. Edo, gutxienez, hori frogatu nahi dute Piano bat bertsotan ikuskizunean parte hartzen duten Joana Ortega abeslariak eta Sebastian Ustarrotz eta Jagoba Astiazaran gitarra eta piano joleek. Horretarako, oso gutxitan ikusi den ariketa kurioso bat proposatuko diete ikusleei.
Emanaldi berezia
Publikoa izango da gai jartzailea. Entzuleak, aretora sartu ahala, orri zuri batean kontzertuan entzun nahi dituen euskal kantak idatzi behar ditu. Inolako trikimailurik gabe, musikariek momentuan ateratako kanta jo beharko dute. Zuzeneko inprobisazioa, ez dago ezer prestatua, publikoak erabakiko du zein kantatu, entzun eta abestu nahi dituen.