EH Bildu hasi da herriko eragileekin batzarrak egiten

Imanol Gallego 2015ko api. 24a, 09:45

Koalizioak hurrengo lau urteetan Bergaran garatzeko proposatzen duen egitasmo politikoa eraikitzen jarraitzen du. Bide horretan, harreman dinamika baten bidez Bergarako eragileen iritzia jasotzen ari da.

Azken aste hauetan, Bergarako 64 eragilerekin jarri da harremanetan EH Bildu, eta momentuz 26 bilera egin dituzte. datozen egunetan beste bederatzi bilera finkatu dituzte beste horrenbeste herri eragilerekin. Dagoeneko, harreman dinamika honen baitan 94 lagunekin bildu da EH Bildu.

Harreman dinamika honekin, EH Bilduk herri sektore ezberdin eta zabalen aportazioak jasotzen jarraitu eta egitasmo kolektibo eta irekia josteko bere konpromezua adierazi nahi du, "Udal parte hartzaile eta herritarren ahalmentzeari bidea emango dion tresnak, prozedurak eta dinamikak eraikiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak