Bizikleta gainean gozatzeko Bergara

Imanol Gallego 2015ko api. 24a, 08:55

Asteburuan bizikleta gainean egindako martxetako bat.

Bizikletaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Udaleko Kirol arduradunek bizikletaren erabilpena indartzeko ekintza sorta eguazten honetan amaituko da.

Bizikleta gaineko bizipenak

Martitzenean, Laura Martinezek eta Aitor Igiñitzek zortzi urtean zehar bizikleta gainean igarotakoak azalduko dituzte Zabalotegin, diaporama batean.

Ikus-entzunezkoa ikusi ostean, bizikletak probatu nahi dituzten horientzako Agorrosinen aukera egongo da. Bi euroko fidantza utzita, bizikleta eliptikoak probatzeko aukera izango da.

Kirol Kontseilua eguaztenean

Mugikortasun plana eta bidegorri sarea izango dira eguaztenean, 19:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den Kirol Kontseiluaren puntu nagusiak.

Bileran, oinezkoen eta bizikleten arteko elkarbizitza bermatzeko herri barruko bidegorriak izango duen antolaketa berria azaltzeaz gain, herri barruan ekiteke dauden bidegorri zatiak zein fasetan dauden azalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak