Aranzadi Ikastolan hasi dira Caritasendako arropa biltzen

Imanol Gallego 2015ko api. 23a, 12:32
Batutako hainbat arropa poltsa.

Aranzadi ikastolak urtean birritan egiten du arropa bilketa, udaberrian eta udazkenean, armairuak aldatzen direnean, hain zuzen ere.

 

Helburua da ikasleekin elkartasuna lantzea eta arropa beharra duten herriko nahiz bailarako biztanleei laguntzea. Batzen den arropa guztia, eta beste inork proposamen berririk jasotzen ez duten bitartean, Caritasi ematen diete, eta GKE hori arduratzen da banaketaz.

Ekimena irekia da; beraz, ikastolako ikaslea izan ez arren, nahi duen guztiak ikastolara ekar ditzake arropak 07:00etatik 18:00etara. Bilketaren azken eguna apirilaren 30a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak