Erraldoi konpartsak ate irekiak egingo ditu domeka goizean

Imanol Gallego 2015eko apirilaren 23a

Pazkoetan egin ohi duten saioa.

Jaiegun handietan irteten diren arren, erraldoi eta buruhandiak Bergarako paisaiaren parte dira.

Konpartsara kide berriak gerturatu eta bergarar garai eta buruhandienak ezagutzeko asmoarekin, ate irekiak egingo dituzte domekan, 11:00etan, Zabalotegiko pilotalekuan.

Ezagutzera emateko

Domekako saioa 6 urtetik aurrerako haurrendako sortu dute. "Erraldoi eta buruhandiak ezagutu, ukitu, proba egin... normalean egin ezin dituzten gauzak egiteko eguna izango da", dio Ibon Unamunok, erraldoi konpartsako kideak. "Esan beharrik ez dago, baina gonbidapen zabala eta inolako konpromiso gabea da", gaineratu du.

Informazio osagarria behar dutenek bergarakoerraldoiak@gmail.com helbidera idatzi edo 649 44 48 28 telefono zenbakira dei dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak