Lan hauekin errepideak 3,5metroko zabalera izango du eta espaloiak irregularra izaten jarraituko duen arren, 1,20 eta 2 metro inguruko zabalera izango du.
Horrez gain, 8 eta 10. zenbakien artean zebra bide berri bat egingo da. Egun 2. zenbakiaren parean dagoen zebra bidea eta egingo den berria ere altxatu egingo dira.
Apirila amaierarako lanak amaituta egotea aurreikusten da. Lanak irauten duten bitartean Masterreka kalea itxita dago bai oinezkoentzat bai motordun ibilgailuen zirkulaziorako. Horregatik, Bolutik ateratzeko Barrenkaletik desbideratu da motordun ibilgailuen zirkulazioa eta Bolura joateko, aldiz, Artekaletik barrena joan behar da.