Herriko Odol Emaileen Elkarteak dei egin die bergararrei, batik bat gazteei, eguaztenean, urtarrilaren 22an, 18:00etan, anbulatoriora joan eta odola eman dezaten. Emaileek bi baldintza bete behar dituzte: 18 urtetik gora izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odol Emaileen Elkartetik zehaztu dutenez, jende gazteak parte hartzea oso garrantzitsua eta premiazkoa da. Lehen aldiz doazenen emaileek osasun-galdeketa bete ostean eman ahal izango dute odola.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.