Uberarrak, gustura Jakoba Errekondorekin

Leire Kortabarria 2015ko api. 18a, 19:53

Uberarrak, Jakoba Errekondoren saioan.

Zapatu goizean Jakoba Errekondok Uberako eskoletxetik egin du asteroko irratsaioa.

Aretoa betetzen zuen jendearen aurrean erantzun zituen Euskadi Irratiko entzuleen galderak. Hamarretakoa gero, eta ondoren, hitzaldia. Landareak nola bizi diren erakutsi zuen, besteak beste, eta, entzuleen galderei erantzunez, sagarrak inausi behar diren ala ez, tomatearen sekretuak, pinuaren eta eukalitoaren etorkizun beltza eta beste gauza asko azaldu zituen. Inprentatik irten berri-berria den Bizi Baratzea bere liburua ere aurkeztu eta saldu zuen.

Jendea poz-pozik eta ikasitakoak praktikan jartzeko desiatzen. Aurten seguru asko Uberako ortuak nahikoa izango dira Debagoiena osoari jaten emateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak