Bisitak Laboratoriumen proiektu museografikoa egin duen Stoa enpresako Jose Maria Gartzia museografoak egiten ditu, eta herritar ugariren jakin-mina piztu du.
Lehenbiziko bi bisitak eguaztenean eta eguenean izan ziren eta jendea oso inpresio positiboarekin irten zen bertatik. "Herrian genuen altxor hau txukundu eta balioan jartzeko garaia zen"; "Bergara turismoaren euskal mapan kokatuko duen proiektua da". Hori diote Laboratorium barrutik ezagutzeko aukera izan duten bi herritarrek.
Bisitaren bi guneak
Bisitak ez dira Errekalde museora mugatzen; izan ere, lehenbizi, Errege Seminarioko biltegia ikusten dute eta ondoren, taldeak Errekalde jauregia bisitatzen du.
Bisitak ez dira bukatu: hilaren 20an 19:00etan eta 21ean 10:30ean izango dira azken biak. Laboratorium ezagutu nahi dutenek 943 76 90 03 telefonora deitu edo museoa@bergara.net helbidera idatz dezakete.