Pazkoetako kartela eta zapia sortzeko lehiaketak martxan

Imanol Gallego 2015ko api. 17a, 08:10

Iazko zapia eta kartela.

Pazkoak ate joka daude eta aurten maiatzaren 22an hasiko dira. Hala, Kultura Sailak eta Jardun euskara elkarteak kaleratu dituzte Pazko jaietako kartel eta zapi lehiaketen oinarriak.

Pazkoetako irudia

Kartelek 24x34 zentimetroko neurria izan beharko dute, eta formatu bertikala. Kartelak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu beharko dira. Irudiak, gainera, atzealdean lelo bat eroan beharko du. Lanak apirilaren 24a baino lehen kultura etxera eroan beharko dira. Bergara.net webgunean lanen alde bozkatzeko aukera egongo da.

Zapia maiatzaren 4rako

Jardunek Pazkoetako zapiaren marrazkia aukeratzeko lehiaketa deitu du. Horretan ere edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki aurkez daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a da. Euskara elkarteak aurten 25 urte beteko dituenez, zapiak izan behar duen leloan urteurren hori aipatzea gomendatzen dute antolatzaileek.

Lanak Jarduneko bulegoan aurkeztu edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak