Herrixa Dantzan zaleek gorputza mugitzeko beste aukera bat izango dute domekan Zabalotegin

Imanol Gallego 2015ko api. 17a, 10:04
Zabalotegin egingo dute Herrixa Dantzan saioa.

Herrixa Dantzan saioa egingo dute etzi, domeka, 19:00etan Zabalotegin. Gidatutako dantzaldia izango da, eta, musikaren laguntzarekin, bikoteka, soltean, korruan edo taldeka dantzan egiteko aukera egongo da. Ohikoa den moduan, Patxi Monterok egingo ditu gidari lanak. Doakoa izango den saio horren helburua da herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak