Lehenak etxekoak
Egubakoitzean izango da lehen kontzertua, 20:30ean, eta Abrassados taldeak izango du zikloa irekitzeko ardura. Donostiako kontserbatorioko beste ikasle batzuen artean, herrikidea den Andoni Moñux tuba-jotzailea arituko da musikari lanetan.
Zapatuan, Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak txistu eta akordeoi kontzertua eskainiko dute, 19:00etan.
Datorren egubakoitzean 20:00etan izango da emanaldi originalena: Piano bat bertsotan ikuskizunak inprobisazioa eta umorea nahasten ditu publikoarekin jolas eginda.
Hiru emanaldiak doakoak izango dira.