Artisautza lanak zein etxean erabiltzen ez diren gauzak erakutsi, saldu zein trukatzeko aukera eskainiko du domekan San Martin plazan egingo den azokak. Guztira 35 postu inguru egongo dira eta eguraldi ona iragarrita dagoenez, izena eman duten guztiek izango dute tokia plazan.
Esandako moduan, bi hilean behin antolatzen du Udalak azoka hori, hileko 3. domekan, hain zuzen. Aurrekoa otsailean izan zen –argazkikoa– eta hurrengoa ekainean izango da.