Udal eta Foru hauteskundeak 2015

EH Bilduk ireki du bere lokala

Imanol Gallego 2015ko api. 16a, 12:19

EH Bilduko alkategai Agurne Barruso irekiera ekitaldian hitz egiten.

EH Bilduk maiatzaren 24ko udal hauteskundeak bitartean irekia egongo den EH Bilgunea inauguratu zuen atzo. EH Bilgunea, Telesforo Aranzadi kaleko 3. zenbakian dago, Zaiazko denda zegoen lokal berberean. Koalizioak bertatik kudeatuko du posta bidezko bozka.

Irekieran, Bergarako EH Bildu koalizioaren alkateagaia, Agurne Barruso eta zerrendako kideek parte hartu dute, hauekin batera Bergarako Eusko Alkartasuna, Aralar eta Sortu alderdietako zein EH Bildu koalizioko kide zein herritarrak ere han izan dira. Barruso alkategaiak boto bakoitzaren garrantzia azpimarratu zuen, eta hauteskundeak iritsi arte "lan handia" egingo dutela gogoratu zuen.

Maiatzaren 24ko hauteskundeetarako falta diren aste hauetan EH Bilgunea izango da koalizioaren ekimen eta hauteskunde dinamikaren zentroetako bat, horrela bere ateak irekiak izango ditu goiz zein arratsalde, bergararren ekarpen eta zalantzei erantzun ahal izateko eta bereziki posta bidezko bozka bideratzeko.

Egoitzaren ordutegia ondorengoa da: Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tatik, 13:00tara eta arratsaldez, 18:00tatik, 20:00tara. Larunbatetan berriz, goizez bakarrik, 11:00tatik, 13:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak