Gaur amaitzen da Koldo Eleizalde literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea

Imanol Gallego 2015eko apirilaren 16a

Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketara lanak aurkezteko epea gaur bukatuko da. Gogoan izan Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasten dutenek soilik har dezaketela parte.

Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira:

  • Lehenengo multzoan bi sail bereizten dira: ipuin idatzia eta komikia.
  • Bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azkeneko sail horretan era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizo, txiste-saio… Partaidetzaren arabera, generook bereiz baloratu ahal izango dira.

Paperean eta entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrietan aurkeztu daitezke lanak, generoaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak