Orain arte bezala, ludoteka 4-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo da, eta zerbitzua, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Ludoteka berria handiagoa da eta Oxirondoko aisialdi gunearen parte da. Espazio honekin, Udalak, gaztetxoei aisialdi aukera bateratu eta egokiago bat proposatu nahi die.
Ate irekiak
Jendeak espazio berria ezagutu ahal izateko, apirilean ate irekiak egingo dira. Nahi duten guraso eta haurrek, lehen aste hauetan ludoteka berria probatzeko aukera izango dute. Ondoren, nahi dutenek, izena emateko aukera izango dute. Hiruhileko kuota 20 euroko izango da, bigarren seme-alabgatik 18 euro ordaindu beharko dira eta hirugarrena doakoa izango da.