Soinu-kolore bereziz edertu dute Santa Marinako organoa kontzertuan

Marije Ugalde 2015ko api. 13a, 12:28

Ahots eta biolinak lagunduta jo zituen Aitor Olea organo-jotzaileak atzo Santa Marina parrokian, besteak beste, Muniberen eta Haendelen obrak. Hunkituta irten ziren entzuleak. Kontzertuotan batzen ari den dirua San Pedroko elizan dagoen Stoltz-Frères konpontzeko da.

Santa Marinako organo dotoreaz gozatzeko, ahotsarekin eta biolinarekin hornituta, 150 lagunetik gora batu zen atzo elizan egindako kontzertuan. Aitor Oleak jardun zuen organoan (Lope Alberdi bat), Josune Enak biolinarekin eta abesteaz Marije Ugalde arduratu zen. 

Berezia izan zen emanaldia piezak jotzeko moduagatik.  Lungi dal vago bolto, Vivaldiren obrak, kolore ezberdina eman zion kontzertuari, organo eta ahotsari, bibolinaren soinua gehitu baizitzaion. Bikain Josune Enaren biolina, Aitor Olearen organoa eta Marije Ugalderen ahotsa, ezkontza ezin hobean.

Xabier Maria de Muniberen bi kantarekin, Irten ezazu eta Gurutze bidean, Peñafloridako konteak musika egitarakoan zuen sensibilitatea erakutsi zen.

Organoan berriz, Cantata per Venezia piezari esker – F. Germanirena – frogatu zen beste behin instrumentu honek duen indarra eta, Aitor Olearen maisutasuna, instrumentuarem interpretatzaile moduan.

Haendelen Lascia chi’o pianga-k hunkitu egin zuen entzulegoa. Barroko estiloa nabarmendu zen obra honetan, garaiko adornoak erabiliz.

Kontzertua, koloraturaz beterikoa, Let the bright Seraphin obrarekin bukatu zen.

Jendeak, propina ere eskatu zuen eta Peñafloridako Irten ezazu interpretatu zuten Aitor Oleak eta Marije Ugalde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak