Dantzan eta interpretatzen ikasi dute Bergarako musika eskolako neska-mutikoek

Mirari Altube Arrese 2015eko apirilaren 12a

Neska-mutikoak Irene Hernandorekin lanean.

Interpretazio eta dantza tailerrak izan dituzte Bergarako musika eskolako hasiberriek eta umeen abesbatzako kideek. Irene Hernandok –aktore, dantzari eta irakasleak– gidatu ditu eskolak eta gustura baino gusturago jardun dute neska-mutikoek haren esanetara.

Apirilean Musika egitarauko hitzordua izan da eta musika eskolan gertatzen dabiltzan abestiak dantza eta interpretazio ikuspegitik lantzea izan du helburu. Egindako lan hori guztia datorren domekan, apirilak 19, erakutsiko dute San Martin plazan egingo duten ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak