Obieta elkarteak eta Intxorta 1937 elkarteak antolatu dute ekitaldia Bergarako Udalaren laguntzarekin. Bergara 1936: gerra eta errepresioa dokumentalarekin memoria historikoa berreskuratu gura izan zuten. Hala, bertan jasotako gertakarien artean daude honakoak: faxisten sarrera, Arrasateko errepublikazale baten fusilamendua, Ariznoa ikastolako liburuen erreketa, Osintxuko zazpi presoak… 23 bergararren testigantza hunkigarriek osatzen dute dokumentala.