Gaur hasiko dute Bergara Hiria pilota txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 14a, 12:41

2014ko txapelketako sari banaketa ekitaldiko irudia.

Gaur hasiko dute 20. Bergara Hiria pilota txapelketa, 19:30ean. Bi partidu jokatuko dituzte, promesa mailakoa lehenengoa eta nagusien mailakoa bigarrena. Gainera, frontoia margotu berria dago, "oso dotore" Reyes Azkoitiaren esanetan. Azkoitia itxaropentsu dago txapelketak eman dezakeenarekin.

Promesa mailan: Elordi-O.Etxeberria / Espinal-Martija

Promesa mailan Elordik eta Etxeberriak Espinal eta Martijaren aurka jokatuko dute. Martijak Sarasaren lekua hartuko du gaur; izan ere, Sarasak moto istripua izan du eta min hartuta dago.

Nagusien mailan: Larrañaga-Lasa / Arrieta-Aizpitarte

Nagusien partiduan ere aldaketa txiki bat izango da. Larrañagak Urbietaren lekuan jokatuko du. Urbietak, lana dela-eta, ezingo du Bergaran egon. Nabarmendu behar da, Gasteizko Larrañagak oso txapelketa txukuna egin zuela Soraluzeko lau t'erdian.

Frontoia margotu berri

Reyes Azkoitia Bergarako entrenatzailea itxaropentsu dago hasiko den txapelketaren harira. "Frontoia margotu berria oso dotore dago", dio, eta gaineratu du "ea partidu onak" jokatzen dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak