Apirilaren 19an Kirola Kalera Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 9a, 18:00
(Argazkia: www.nordicwalkingeuskadi.net)

Egun horretan bertan, gainera, hasiera emango diete IV. Bizikleta Jardunaldiei. Programa barruan jaso dituzten ekintzen artean daude nordic walking-eko hastapen ikastaroa eta bihotz biriken suspertzearen eta kanpoko desfibrigailu erdi-automatikoaren gainekoa; bietako edozeinetarako izena eman behar da aurrez.

Apirilaren 19an, domekan, izango da nordic walking-eko hastapeneko ikastaroa, 10:00etatik 12:00etara, Labegaraietako kiroldegitik aterata. Interesatuek izena eman beharko dute apirilaren 17a baino lehen eta 3,5 euro ordaindu. Plaza mugatuak daude.

Bihotz biriken suspertzearen eta kanpoko desfibrigailu erdi-automatikoaren gaineko ikastaroari dagokionez, apirilaren 20an, astelehenean, izango da, 19:00etatik 21:00etara, Agorrosinen. Kasu horretan ere apirilaren 17a baino lehen eman beharko da izena, plaza mugatuak daude-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak