Koldo Eleizalderen jaiotetxea Bartzelonan

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 7a, 13:34

Bergarako Goenkalen kokaturiko etxea Bartzelonako El Pueblo Español izeneko parkean erreproduzituta dago, bere originaltasuna dela-eta. Aste Santuko opor egunak bertan igaro dituen irakurle arrasatear batek gogora erazi digu anekdota, bertan ateratako argazki batzuk bidaltzeaz batera.

Goenkalen kokaturiko eta 1500 urte inguruan eraikitako etxe honek harri landuz dauka jasoa behe solairua, eta lehenengo altuera sostengatzen duen oinarriak ere harrizkoak dira eta gotiko estilokoak. Zura erabili beharrean harriz egindakoa izanagatik iraun du eraikuntzak, Ertaroan ugariak ziren sute ikaragarriek ez baitzuten guztiz erraustu. Etxe bitxi honetan jaio zen, 1878 urtean, Koldo Eleizalde; idazlea, euskaraz egindako hezkuntzaren bultzatzailea eta Euskaltzaindiaren sortzailetarikoa izan zena.

Duen originaltasunagatik

Bada, Bergarako Koldo Eleizalderen jaiotetxea Bartzelonako Espainiar Herrian (El Pueblo Español) dago erreproduzituta, bere originaltasuna dela-eta. Bartzelonako hirian, Montjuic mendiaren gailurrera iritsi baino lehen, dago Espainiar Herria deituriko herri museoa; Espainiako probintziak daude irudikatuta bertan. 1929an eraiki zuten, urte hartan Bartzelonan ospatu zen Nazioarteko Erakusketarako.

Bartzelonako Espainiar Herrian ateratako argazkiak dira guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak