Japoniako Yazaki multinazionalarekin harremana sendotu du Lazpiurrek

Leire Kortabarria 2015ko api. 2a, 08:00

Lazpiurrek Yazakiri eman dion makinaren irudia.

Japoniako Yazaki multinazionalaren Mexikoko ordezkaritzari beste hiru makina entregatu dizkio Bergarako Lazpiur enpresak. Horrenbestez, bi enpresek 2011 bukaeraz gero duten harremana sendotu egin da. Yazakiren eskaera gehiago ditu Lazpiurrek.

Mexikoko ordezkaritzari Lazpiurrek eman berri dizkion hiru makinak ibilgailuendako konektoreen kontrol dimentsionala eta elektrikoa egiteko dira.

Lazpiurren eta Yazakiren arteko harremana 2011 bukaeran hasi zen. Garai horretan, Yazakik Chrysler markarendako egin behar zen produktu baterako makina batzuen beharra igarri zuen, eta Lazpiurrengana jo zuen. Makina horiek dira, hain zuzen, Lazpiurren espezialitateetako bat: fusibleak eta releak muntatzeko bukaerako lerro bat, produktua probatzen zuena ere.

Bien arteko esperientzia ona izan zen, eta elkarlana ireki zen orduan. Mexikon, Durangon, Yazakik duen lantegiarekin jardun du Lazpiurrek. Horrez gain, Monterreyko ordezkaritza hornitzen ere hasi zen Bergarako enpresa. Gero, Yazakik Michiganen (AEB) duen egoitza nagusiarekin harremana hasi zuen Lazpiurrek.

Nazioartean zabaltzen

Orain dela gutxi, Lazpiurrek General Motors markarendako produktu bat egiteko makina-lerroa entregatu dio Durangoko Yazakiri. Oraingo asteko entregarekin, sei dira Lazpiurrek Yazakiri eman dizkion makinak.

Lazpiurrek 25 herrialderako egiten du lan dagoeneko, eta zabalkunde fase baten dago, enpresak berak jakinarazten duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak