Naturaren gaineko hitzaldi zikloa, Uberan

Ubane Madera 2015ko api. 1a, 11:07
Jakoba Errekondo. Argazkia: 'unibertsitatea.net'

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko egun banatan, Ubera auzo elkarteak hitzaldi zikloa antolatu du. Jakoba Errekondo, Iro Landaluze, Idurre Aranguren eta Itziar Egidazu izango dira hizlariak. Hitzaldiez gainera, zuzeneko irratsaioa egingo dute Uberatik.

Hain justu, Jakoba Errekondo adituarekin eta irrati esatariarekin hasiko da zikloa, apirilaren 18an, zapatua. Hark Euskadi Irratian zapatu goizetan izaten den Landaberri irratsaioa egingo du bertan, 09:00etatik 10:00ak bitartean.

Eta haren ondoren, 10:30ean, Landareen bizimodua hitzaldia egingo du, Uberako elkarte gastronomikoaren ondoko lokalean.

Perretxikoak eta sendabelarrak

Maiatzean, berriz, 6an, eguaztena, egin dute hitzordua, kasu horretan, Iro Landaluze perretxiko zale abadiñoar ezagunarekin Basogintza mikologikoa hitzaldirako. 18:30ean hasiko da, hori ere elkarte ondoko lokalean.

Hitzaldi zikloa bukatzeko, Sustarretatik sendabelarretara gaia landuko dute Idurre Aranguren eta Itziar Egidazu arrasatearrek, ekainaren 6an (zapatua) elkarte ondoko lokalean, 11:00etan hasita.

Bergarako Udalarekin batera antolatutako hitzaldi ziklo hori uberarrei, bergararrei orokorrean eta interesa izan dezaketen guztiei zuzenduta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak