Martxan dira Pentekosteak antolatzeko bilerak

Imanol Gallego 2015ko api. 1a, 10:19
Bilerara joandako eragileetako ordezkariak.

Azken urteetako ohiturari jarraituz atzo, hilak 31, burutu zuten Pentekoste jaiak antolatzeko lehen bilera. Bertan bildu herriko zenbait eragileetako ordezkariak eta Udaleko kultura zinegotzi eta teknikaria. Lehen batzar hau ideia biltzen joateko egin zuten, horretarako eragile bakoitzak aurrez landutako proposamenak eroan zituen.

Gazte mordoa gain, erraldoi konpartsako eta Jarduneko ordezkariak ere lehen bilera horretan izan ziren. Bakoitzak bere proposamenak eroan zituen, eta udal ordezkariak guztiak jaso zituzten.

Hurrengoa umeekin

Adin guztien ekarpenak jasotzeko bide horretan, Aste Santuko oporretatik bueltan, hilaren 17an umeekin batuko dira udal ordezkariak.

Jasotako proposamenekin programa konkretu bat diseinatu ostean, apirilaren 21ean beste bilera bat antolatuko da, jendeak egindako ekarpenak nola gauzatuko diren azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak