1.750 marihuana-landare konfiskatu dituzte Bergaran

Ubane Madera 2015ko mar. 31a, 12:53

Marihuana plantazioan aurkitutako landareak.

28, 29 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, Bergarako San Juan auzoan topatutako marihuana-plantazio bateko ustezko erantzule izateagatik. Marihuana-usain handia antzeman izanaren ondorioz lokalizatu dute pabiloi industrial baten barruan ezkutatuta zegoen plantazioa.

Barruan, 1.750 marihuana-landare aurkitu zituen poliziak.

Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, joan den zapatuko 22:00ak aurretik San Juan auzoko pabiloi industrial batera sartzea zihoan gizon bat identifikatu zuen Ertzaintzaren patruila batek, ustez pabiloi barrutik zetorren marihuana-usain handia antzeman ondoren inguruan.

Landareendako instalazioa

Agenteak gizonezkoarekin batera sartu ziren pabiloira eta hainbat heltze-fasetan zeuden marihuana-landareak aurkitu zituzten. Segurtasun Sailaren argazkiek erakusten dutenez, landareak hazteko instalazioa zeukan Bergarako plantazioak: bero-lanparak, haizegailuak, tanten bidezko ureztatze sistema eta kukuluak sikatzeko gunea.

Poliziak identifikatuta zeukan gizona atxilotu egin zuen, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita. Eta geroago beste bi gizonezkoak atxilotu zituen. Hirurak atzo (astelehena) pasatu ziren epailearen aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak