Stoltz-Freres organoaren alde kantuan

Mireia Bikuña 2015ko mar. 29a, 21:03

Lepo bete da Bergarako Santa Marina parrokia Koru Parrokialaren kontzertua entzuteko. Askotariko egileen piezak interpretatu dituzte Rosa Narbaizaren aginduetara. Sarrerekin jasotako dirua San Pedroko organoa konpontzera bideratuko dute.

Azkarate-Askasua, Eslava, Haendel eta Aita Madinaren kantuak egon dira entzungai Bergarako parrokian. Guztira, bederatzi pieza izan dira.

Koru Parrokialak atseden hartzeko asmoa, emanaldiaren erdian, organistak Aretxabaletako Errasti musikariaren kantu batzuen moldaketak jo ditu. "Oso gustura geratu gara. Herritar asko batu dira eta motza egin zaiela esango nuke", esan du Koru Parrokialeko kide Pedro Garitanok. Emanaldia ordubeteko izan da.

Apirilean gehiago

San Pedro parrokia berritu zenean, eta herriko ondare musikalaren pieza garrantzitsuenetarikoa izan arren, ez zen Stoltz-Freres organoa konpontzeko aukerarik egon. Hori horrela, herriko musikariek, dirulaguntzak lortzeko emanaldia egiten hasi ziren.

Martxokoak bukatu ostean, apirilean, Aste Santu ostean, beste bi kontzertu egongo dira: 12an, Marije Ugalde sopranoaren emanaldia; eta 25ean Alai taldearena. Horietan jasotzen den dirua organoa konpontzeko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak