Umoretik jo zuen batez ere atzo gauean Bergarako Udal Pilotalekuan egin zuten bertso saioak. Erramu Zapatuaren bueltan izanda, beste urte batzuetan azokaren-eta ingurukoak izan dira gai asko; atzo baina, ez zuten halakorik kantatu Uxue Alberdik, Oihana Bartrak, Andoni Egañak, Unai Iturriagak eta Iker Zubeldiak. Hori bai, Korrika Kulturaralen barruan antolatutako bertso saioa izanda baina, Iker Iriarte gai-jartzaileak Korrikaren inguruko pare bat gai jarri zituen.
Banaka, binaka edo taldean, askotariko lanetan ibili ziren bertsolariak, eta aipatzeko da Unai Iturriagak gainerako bertsolariei komikietako pertsonaiak balira bezala botatako bertsoak, eta baita hauen erantzunak ere. Pilotalekua bete ez zen arren, bertaratu zirenekin eta bertsolariekin giro ederra sortu zen, eta barre-algarak ez ziren falta izan.