Angiozarko musikariek udaberri grisa abestiekin koloreztatu dute

Txomin Madina Milikua 2015eko martxoaren 28a

Laugarren urtez, Udaberriko Jaialdia egin zuten atzo iluntzean Angiozarren, eta bertako musikariek zein Oñatitik joandako lagunek trikiti, pandero, gitarra eta gainerako intsrumentuen soinuekin  bete zuten San Migel parrokia. Ohiko trikiti doinuez gain, bestelako abestiak ere entzun ziren bertan, besteak beste, Mike Oldfielden 'Moonlight shadow' edo RIPen 'Condenado'. Ipuin kontaketarik ere egon zen, eta Angiozarko emakumeek eskulanetan egindako lanak ere ikusi ahal izan zituzten bertaratu zirenek. Jasotako dirua, elizako organoa konpontzeko erabiliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak