Literaturaz eta aldarrikapenez betetako astea

Imanol Gallego 2015ko mar. 25a, 12:21

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango dela aprobetxatuz, ipuin irakurketa egingo dute San Martin Agirre eskolan martxoaren 26an. Irakasle zein espezialistek ipuinak kontatuko dituzte eskolako eremu desberdinetan; hala nola, psikomotrizitate gelan, eskaileretan, ikasgeletan, aterpean, areto nagusian, etab. Gustukoen duten ipuina aukeratu eta hura entzuteko aukera izango dute ikasleek.

Irakurketak hiru hizkuntzatan burutuko dira eta istorioetako batek autismoa izango du protagonista. Izan ere, apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna  ere ospatuko da. Hori dela eta, astean zehar ekintza desberdinak egingo ditugu.

Hasteko, puxikaz beteko dituzte eskolako leihoak, autismoari ikusgarritasuna emate aldera. Horrekin batera, gaia lantzen dituzten filmak ikusi eta hausnarketa zein lanketa desberdinak gauzatuko dituzte ikasleek. Eskolaren izaera inklusiboari jarraiki, autisten eskubideak aldarrikatu eta elkarbizitza sustatzea dugu helburu, 150 pertsonatik 1ek baitu autismoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak