Josetxo Muniategiren mutilek Escolapios hartuko dute gaur, egubakoitza, Labegaraietan. 24. jardunaldiko partidua izango da, 20:30ean. Sailkapen orokorrean bi puntuko aldea besterik ez dute Bergarak eta Escolapiosek: etxekoak 18 punturekin daude eta bilbotarrak, aldiz, 20 punturekin. Garrantzi handiko lehia izango da etxekoendako sailkapenean aurrera egiteko eta Aste Santuko oporretara lasai joateko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.