Soraluce Bergarak Mondragon Unibertsitatea hartuko du bihar, zapatua, 16:30ean, Labegaraietan. Ligako 24. jardunaldian izango dute derbia bailarako taldeek. Bi taldeak parekatuta daude sailkapenean: MU hirugarren postuan dago 42 punturekin eta Bergara, aldiz, laugarrenean 39 punturekin. Biharko norgehiagokak balioko du aldea murriztu eta Bergarak hirugarren postua gertuago izateko; edo, aldiz, sailkapenean duten aldea handitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.