Koru Parrokialaren ahotsak Stoltz-Freres organoaren alde

Imanol Gallego 2015ko mar. 26a, 17:30

Koruaren entseguetako bat.

San Pedro parrokia berritu zutenean, eta organoa babesteko premia zegoela ikusi arren, une hartan ez zen herriko ondare musikalaren pieza garrantzitsua den  Stoltz-Freres organoa konpontzeko aukerarik egon

Ordutik hona, herriko elkarteek hura babesteko ardura hartu zuten eta Koru Parrokialak ere bat egin du egitasmoarekin.

Organoaren alde

"Altxor bat daukagu, eta ezin dugu hura galtzen utzi", dio koruko kide Pedro Garitanok. Dirua batzeko ahalegin horretan, koruak domekan, 19:00etan, kontzertua eskainiko du Santa Marina parrokian. Sarrerak bost euro balioko du, eta, esan bezala, irabazi guztiak organoa berritzera bideratuko dituzte.

Eliz musika

Rosa Narbaizaren zuzendaritzapean, herriko koruak Eslavaren eta Aita Madinaren obrak abestuko ditu, besteak beste.
Gogoan izan behar da kontzertura joateko aukerarik izan ez arren dirua eman nahi dutenek Kutxabankeko ES 20955070709114241483 kontu korrontean egin dezaketela diru-ekarpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak