'1936ko gerra Bergaran' martxoaren 30ean argitaratuko dute digitalean

Jon Berezibar 2015ko mar. 25a, 20:00

Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak martitzenean egingo dute aurkezpena eta, lana bera, bezperatik egongo da Bergarako Udal Artxiboaren webgunean PDF eta e-Pub formatuetan jaisteko eskuragarri. II. Errepublika sasoia, gerra bera eta ondokoak aztertzen dira ikerketa lanean. 100 orrialde ditu lanak eta Udal Artxiboaren laguntza jaso du.

Ikerketan II. Errepublika garaia hartu da aurrekari bezala eta, besteak beste, udal aktak eta Zerrajerako langileen datuak hartu dituzte iturri gisa, Bergaran gerra garaiak zein garapen izan zuen aztertzeko.

Liburuan jaso da Intxortako Frontearen garaian Bergaran bizi izan zena, bai gudari eta milizianoei dagokienez, eta baita ihesi joandako familiei dagokienez. Gerrak eragindako ondorioak ere jaso dira. Lana, Bergarako Udal Artxiboko funtsetatik eskuratutako irudiekin osatu da. Hain zuzen, liburuak artxibo zerbitzuaren laguntza jaso du urtero ikerketa historikorako banatzen diren laguntzen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak