"Helburu nagusia errekor pertsonalak hobetzea izango da eta ahal bada, finalerako sailkatzea", azaldu du igerilari bergararrak. Muxikaren marka pertsonalak hauek dira: igerileku luzean –50 metroko igerilekua– 50 metroko proban 27,32 segundokoa; 100 metroko proban 52,01 segundokoa; eta, 200 metroko proban 2.09,01.
Europako onenak
Espainiako Open txapelketa denez, beste herrialde batzuetako igerilariak ere joango dira Malagara aste bukaeran. Hala, Europako hainbat herrialdetako igerilariak espero dituzte; Muxikaren esanetan "oso maila oneko" igerilariak izango dira. Horregatik, "zail" ikusten du txapelketan dominaren bat lortzea.
Goizetan izango ditu sailkatze probak Muxikak; eta, arratsaldetan finalak izango dira. "Finalen bat eskuratuz gero... pozik egongo naiz!", gaineratu du igerilariak. Finalera 16 igerilari sailkatuko dira: eta, A eta B finalak jokatuko dituzte. Bi txanda horietan denbora onena egiten duena izango da txapelduna.
Bidasoa taldean dabil Muxika
Muxikak Eibarren entrenatzen du Eduardo Lopezen aginduetara, baina Bidasoa XXI taldekoa da. Egubakoitzean hartuko dute Malagara joateko hegaldia Hondarribian, eta eguaztenean itzuliko dira.
Azken hilabeteetan buru belarri ibili da Muxika txapelketa honi begira entrenatzen.