Eskuz binakakoan, Udaberri txapelketako finala jokatuko dute Ibai Tajuelo (Soraluze) eta Markel Gartzia (Oñati) pilotari gazteek. Kadete mailan dihardute, Bergarako taldearekin, eta finala Tolosaren aurka izango dute, egubakoitzean, Alegian, 19:00etan. Bestalde, martitzenean, Deba Arroko txapelketako partiduak jokatu zituzten: kadete mailan Bergarak 22-17 irabazi zion Aloña Mendiri; eta, nagusietan, 22-8 irabazi zion Bergarak Arrasateri.