Udaberriko IV. Jaialdia egingo dute egubakoitzean Angiozarren

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mar. 24a, 13:01

Iazko Udaberriko Jaialdiaren une bat.

Angiozarko San Migel parrokian izango da, 19:00etan hasita. Musika, kontakizunak, erakusketa... Ekintza ugari batuko ditu jaialdiak eta ateratako dirua, elizako organoa konpontzera bideratuko dute.

Angiozarko Trikitixa Eskolaren bueltan hasitako jaialdiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta ohi bezala, bertako artistek hartuko dute parte. Trikiti Eskolak eta Angiozar Bailarako Bartzarrak bultzatuta, dagoeneko sendotzen doan jaialdia da eta egubakoitzekoan, guztira, hamaika emanaldiz gozatzeko aukera egongo da; musika emanaldiak zein ipuin kontakizunak.

Organoa konpontzeko laguntza

Jose Angel Mikeo Angiozarko auzo alkateak esandako moduan, aurreko urteetan ikusleei zenbait ekarpen eskatu zaie jaiadian –janari bankurako janaria, eskolarako laguntza,...– eta aurten elizako organoa konpontzeko aguntza eskatuko dela aurreratu dute, borondatezko laguntza gisa: "Angiozarko elizako organoa ez dago egoera onean eta 25.000 euroko aurrekontua du konponketa duhin bat egin ahal izateko. Gipuzkoako Organo emanaldien barruan zegoen, hainbat kontzertu ematen zirelarik urte haietan. Gaur egun ,jo daiteken arren, ez dago teklatu guztia erabilgarri eta eraberritze sakon baten beharrean dago. Musika tresna bikain hau bere edertasun osoan gozatzeko aukera izan nahi da berritze lan honekin, izan ere, hiru herritar daude organoa jotzen dutenak", esan du Jose Angel Mikeo auzo alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak