Nahikotxo haur bedeinkatu dituzte gaur Marindaon

Julen Iriondo 2015eko martxoaren 22a

Angiozarko auzoko Elizamendin tradizioa bete eta mundura iritsi-zaharrak ez diren umetxoak bedeinkatu dituzte gaur. Urteetako ohitura da, haurrari bularra ematen ari zaion Ama Birjinaren irudiaren babesean egiten dutena.

Auzoko, Angiozarko, zein inguruko herrietako jendea ere bertaratu da: gurasoak, aiton-amonak... umeekin. Bedeinkazioa jaso, meza bukatu, eta ondoren soinu eta pandero doinuek alaitu dute giroa, hamarretako ederra dastatu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak