Euskadi Fundazioa-EDP taldeak –Aristirena– eta Caja Ruralek egin dute lan Laukizko (Bizkaia) lasterketa esprintean erabaki zedin. Aristik bigarren egin zuen Caparroson (Nafarroa) eguenean, eta berriz ere erakutsi du sasoi onean dela: "Oso pozik nago; oso garaipen garrantzitsua da. Taldeak oso lan ona egin du, eta irabaztea ederra izan da, lasaitu handi bat", zioen Aristik; morala emango diola ere adierazi du.