'Trostan': Gizakiak diruditen bi zaldiren istorioa

Imanol Gallego 2015ko mar. 21a, 12:47

Zaldiak dira 'Trostan' antzelanaren protagonistak.

Bizitzaren bukaeran dauden bi zaldiren kontakizuna da Trostan. Animaliak diren arren, euren bizipenei esker, oso gizatiarrak diruditen nortasunak garatu dituzte. Domekan 18:00etan estreinatuko dute antzezlan hau Oihulari Klown eta Tira ta floja  antzerki taldeen koprodukzioa da.

Bi zaldi, bi ego, bi nortasun. Trostan, familian ikusteko obra bat den arren ñabarduraz betetako antzezlana da. Oihulari Klown taldeak egin ohi duen bezala, oraingo honetan ere, metaforaz betetako kontakizun bat sortu du. Protagonistek hitz gabe komunikatzen dira eta ikusleek bizkor ulertuko dute  oso bilakaera ezberdina izan duten bi zaldien bizipenak.

Etxeko txikiak une kuriosoekin barre egiten duten bitartean, nagusiek haratago doan irakurketa bat egiteko aukera izango dute.

Sarrerak lau eurotan eskura daitezke Zabalotegi aretoko txartel-leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak