Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Done Bikendi Harana-Maeztura egindako irteera izan da egin duten azkena. Egun osoko irteera egin zuten eta ohi bezala giro ederrean eman zuten eguna. Hurrengo irteera ere prest dute: Vall de Asonera joango dira, apirilaren 12an eta hori ere egun osoko irteera izango da. Interesa dutenek Pol-Polen bulegoan eman dezakete izena edo 943 76 48 51 telefono zenbakian, 19:00etatik 20:00etara.